lunes, 21 de mayo de 2012
Movie Maker - Birziklatu!
Hemen uzten dizuet Movie Maker-ekin egindako bideoa.
Birziklapenari buruzkoa da.
Briziklatzea denon gauza da!
domingo, 20 de mayo de 2012
Tutoriala - Markatzaileak Mozillan
Hemen uzten dizuet CamStudio-rekin egindako tutoriala. Honekin Mozillan markatzaileak jartzen ikasiko duzue. Ondo izan!
miércoles, 9 de mayo de 2012
martes, 8 de mayo de 2012
Athleeeeetic! EUP!!

Bihar 8:45etan denok egongo gara lehoi hauek animatzen!
Aurten bai!!
Aupa Athletic!! Beti zurekin!!
martes, 1 de mayo de 2012
Mindomo - Etxea
Hemen uzten dizuet mindomo-n egindako eskema edo buru mapa. Aukeratu dudan gaia etxea izan da.
Azterketak...
Azterketak oso hurbil daude eta tentsioa eta urduria nabarmentzen da gelan eta ikaskideen artean.
Hemendik zorte ona bidaltzen dizuet eta animo!! bukatuko duguuuu!! Aurten bai!! =)
Hemendik zorte ona bidaltzen dizuet eta animo!! bukatuko duguuuu!! Aurten bai!! =)
miércoles, 25 de abril de 2012
Jclic
http://geroajclic4urte.blogspot.com.es/
Programa honekin lanean egon naiz Praktiketan eta pila bat gustatu zait. Teknologia berrien erabilera ikasten duten ehinean modu dibertigarri batean beste kontzeptu batzuk ere barneratzen dituzte. Hemen utzitako web orrialdean batzuk daude, baina internetetik bilatuz asko eta asko aurkitu daitezke.
Programa honekin lanean egon naiz Praktiketan eta pila bat gustatu zait. Teknologia berrien erabilera ikasten duten ehinean modu dibertigarri batean beste kontzeptu batzuk ere barneratzen dituzte. Hemen utzitako web orrialdean batzuk daude, baina internetetik bilatuz asko eta asko aurkitu daitezke.
domingo, 22 de abril de 2012
JClic - Zenbakiak
http://clic.xtec.cat/db/jclicApplet.jsp?project=http://clic.xtec.net/projects/zenbaket/jclic/zenbaket.jclic.zip〈=eu&title=Contemos
Praktiketan Jclic Programa ezagutu nuen eta haurrentzat oso egokia iruditzen zait. Heme uzten dizuet zenbakiak ikasteko bat, baina asko daude internetetik.
Praktiketan Jclic Programa ezagutu nuen eta haurrentzat oso egokia iruditzen zait. Heme uzten dizuet zenbakiak ikasteko bat, baina asko daude internetetik.
Nola bukatuko da hau?
HEZKUNTZA SISTEMA PUBLIKOARI ERASO LARRIA:
MURRIZKETAK MURRIZKETEN GAINETIK
Lege Dekretuaren zain, hona hemen Hezkuntzan 3.000 milioi euro aurrezteko Wert ministroak proposatutakoa:
Talde handiagoak: 30 ikasle Lehen Hezkuntzan eta 36 DBHn
Ordu lektiboak gehitu: (25 ordu Lehen Hezkuntzan eta 20 Bigarren Hezkuntzan)
Ordezkapenik ez 10 egunetan
Eta abar! (Batxilergoa, Lanbide Heziketa , Lansari os...agarriak)
Euskadi eta Nafarroako gobernuetatik orain arte jasan izan ditugun murrizketen gainetik!
Ondorioak:
Hezkuntza sistema publikoaren kalitateari kalte larria
Irakasleen lan-baldintzak errotik okertzen dira berriro
Irakasle lanpostuak suntsitzen dira, sektoreko interinoen artean langabezia areagotuz
Hamarkadetako atzerakada Hezkuntzan
Bitartean,
- Erret Etxearen murrizketa bakarrik %2koa izan da
- Elizaren pribilegioak eta diru-laguntzak mantentzen dira
- Gastu militar eta polizial zoroek eta azpiegitura erraldoietako gastuek jarraitzen dute
- Iruzur fiskala estatuan urteko 150.000 milioi eurotan kalkulatzen du Espainiako Bankuak - …
- Erret Etxearen murrizketa bakarrik %2koa izan da
- Elizaren pribilegioak eta diru-laguntzak mantentzen dira
- Gastu militar eta polizial zoroek eta azpiegitura erraldoietako gastuek jarraitzen dute
- Iruzur fiskala estatuan urteko 150.000 milioi eurotan kalkulatzen du Espainiako Bankuak - …
HEZKUNTZA ESKUMEN OSOA EUSKAL HERRIAN BEHAR DUGU!
Kalitatezko hezkuntza jasotzea ezinbestekoa dela argi dago, eta hau txarrerago doa! Espero dugu laster konpontzea!!
martes, 10 de abril de 2012
Informazio eta Teknologia berriak Haur Hezkuntzan
INFORMAZIO ETA TEKNOLOGIA BERRIAK HAUR HEZKUNTZAN
Zergatik erakatsi behar dugu ikt-ren erabilera haur hezkuntzan? Behar hau ondo ulertzeko begirada bota behar diogu bizi garen gizarteari, gizarte aldakor eta aberats honi (gizarte digitala, materialista, globalizatua, irudi- komunikazio eta informazioren gizarteari).Gure inguru hurbilena ikusita, zenbat etxeetan ez daude telefonoak, telebista, argazki makina digitala, bideo kamara, ordenagailua, DVDa….?Gero eta tresneria gehiago dago eta hauei esker informaturik gaude, komunikatzen eta harremanatzen gara, esperientziak konpartitzen ditugu . Gure haurrak, txikitatik, tresna horiek erabiltzen ikasten dute, agian gu baino askoz arinago.
Egoera honen aurrean irakasleok erronka handia daukagu : gurekin dauden ikasleak gaitasun digitaletan trebatzea. Egia da eskola munduan tresneria sartu dela, baina erabiltzen da? Zertarako? nola? Gure ikasleei ondo trebatzeko zer egin behar dugun jakiteaz gain, zein nolako estrategiak erabiliko ditugun, zein baliabideak erabiliko ditugun eta nola egingo dugun ere argi eta garbi izan behar dugu.
Begirada atzera botako bagenu ikusiko genuke orain arte irakasleok izan garela erreferente nagusiak, gelako “jakintsuenak”, azalpenak, ezagutzak eta ikasketak jakinarazi dugunok, eta guzti hau lortzeko erabili ditugun euskarriak denok dakigunak izan diren, hots, testu liburuak,entziklopediak, testu idatziak,….eta nola ez, oso metodologia konduktista.
Ikasleak zeharo aspertzen dira ikastolan, guk planteatzen ditugun ekintzak egin behar dituzte, adi mantendu behar dira azalpenetan, ikasgaiak-hiztegia-kontzeptuak…. buruz ikasi behar dituzte, eta ez badute ondo egiten behin eta berriro errepikatu behar dute primeran atera arte. Nola ez dira aspertuko, ba? Lan egiteko era honetan haurren autonomia eta kreatibitatea murrizten dira.
Baina, aldatzeko garaia heldu zaigu, ezin diogu bizkarra eman errealitateari. Informazio eta komunikazio teknologiak haurrengana heldu dira eta guk eskoletan kontrolatu, landu, irakatsi, egokitu eta etekina atera behar diogu. Guzti hau egiteko metodologia eta ikasleen jarrera erabat aktiboa zein parte-hartzailea izan behar da, erabiliko ditugun tresnak adinetara egokituak , azken finean protagonistak izan behar dira.
Gure lana ezinbestekoa da, haurrak motibatu behar ditugu, baliabideak bilatu eta ahal den neurrian sortu, era eraginkorrean lan egin, egoera esanguratsuak sortu, haien akatsak onartu , hau da, erreferente izaten jarraituko dugu baina rola ezberdina izango da. Gure lana gaitasunetan oinarritu behar dugu. Hemendik aurrera ikasleen ezagutzaren prozesuan gidariak izan behar gara.
Haur hezkuntzako haurrek, teknologia eta metodologia hau erabiliz, curriculuma-n agertzen diren trebeziak lortzen hasiko dira, tresna digitalak egoera esanguratsuan erabiltzen ikasiko dute, eta honekin batera alfabetatze digitala martxan jarriko da; dena dela helburu horiek ez dira beteko momentu egokiak aprobetxatzen ez baditugu eta aukera handiak PENTSATU, IDATZI, ADOSTU, BESTEEN AURREAN LANAK AURKEZTU, ELKARLANEAN ARITU, EZTABAIDATU, EKINTZETAN PARTE HARTU ETA JOLASTEKO ematen ez badizkiegu.
Nik, behintzat horrela lan egiten saiatu naizInternetetik ibiltzen hau aurkitu dut. Guk lantzen ari gabultzan gaiari buruz ari da eta interesgarria iruditu zait zuekin konpartitzea.
Hemen uzten dizuet helbidea: http://barakaldokojardunaldiak24.blogspot.com.es/2010/10/informazio-eta-teknologia-berriak-haur.html
Ipuinak - Tartalo
Tartalo eta artzaina from pkeizagirre on Vimeo.
Vimeo-n pila bai ipuin daudela ikusi dut, hemen uzten dizuet Tartalo-rena, eta bertan sartuz pila bat gehiago ikusi ahal dituzue.jueves, 5 de abril de 2012
Marrakech-en
Online image editor-ekin editatutako argazkia uzten dizuet.
Marrakech-en ataratako argazkia da, bereziki Coran-aren eskolaren logela bateko atea da. Izugarria!
Marrakech-en ataratako argazkia da, bereziki Coran-aren eskolaren logela bateko atea da. Izugarria!
Google-eko Ekosistema Digitala
Wikipedian horrela deskribatzen da ekosistema digitala: "cualquier sistema abierto
distribuido de adaptación socio-técnico, con propiedades de
auto-organización, de escalabilidad y sostenibilidad, que está inspirado
en los ecosistemas naturales."

Google-eko produktu nagusia bilatzailea duten arren, Google hori baino askoz gehiago da, hots, interneteko beste
zerbitzu ugari ere eskaintzen ditu eta etengabe ari da zerbitzu berriak
sortzen, hala nola, Gmail, Google Video, Google Maps, AdSense, Adwords, Google Calendar,
YouTube, Blogger, Google Chrome, 3D Google Earth, Google Talk, Google+…
Google-eko kontu bat izanda aukera daukazu eskainitako teknologi herraminta guzti hauek modu errazean erabiltzeko.
miércoles, 28 de marzo de 2012
Urtaroak
Sagarra da Apple - Urtaroak ikasten from Trikitraka Trikitron on Vimeo.
Orain dela gutxi hasi da udaberria, eta programa honekin haurrek hauei buruz asko ikasi ahal dutela uste dut, bai euskaraz eta bai ingelesaz. Oso programa interesgarria eta egokia iruditzen zait, haurren gustokoa.Haur Hezkuntza
Gaur unibertsitatean "Eskola gunearen antolakuntza"-ko klasean bideo hau jarri digu irakasleak. Oso interesgarria iruditu zait eta pila bat gustatu zait, horregatik zuekin konpartitu nahi dut.
sábado, 24 de marzo de 2012
Mari Errauskin
Kaixoo!!
Hemen uzten dizuet Movie Maker-en bidez egindako ipuina.
Zuen gustokoa izatea espero dut.
Aroia
martes, 20 de marzo de 2012
Sekuentzia Didaktikoa - Gabonak
Unitate Didaktikoa - Gabonak
Hemen uzten dizuet nik Practicum-ean eginbeharreko sekuentzia didaktikoaren aurkezpena power point-ean. Esperientzia oso polita izan zen, sekuentzia didaktikoa praktikara eramatean haien urduriak eta gogoak ikustea izugarria iruditu zitzaidan.
domingo, 18 de marzo de 2012
Psikomotrizitatea - Aucouturier
Garapen Psikomotorea - Psikomotrizitate Gela Eta Saio Baten Garapena
Aurreko sarreran aipatutako lana psikomotrizitateari buruz da, eta honen garrantzia kontutan hartuz, hau igotzea ere egokia iruditu zait. Lana Aucouturier-en metodoan oinarritu behar dut eta bertan honi buruzko datu deigarrienak ematen dira.
Haur Hezkuntzarako Proposamenak
Pasadan egunean lan baterako informazioa bilatzen nengoela hau aurkitu nuen eta oso interesgarria iruditu zitzaidan. Zuekin konpartitu nahi dut, gauza askotarako baliagarria izan daitekeela uste dut eta!
miércoles, 7 de marzo de 2012
Irakaslea izatea
Internetetik trasteatzen bideo honekin topatu naiz...
Oso polita iruditu zait eta guztiz identifikatuta sentitu naiz.
Horregatik hemen uzten dizuet, zuek ere, irakasle meduan, arro sentituko zaretelako eta inoiz ez ahazteko zergatik aukeratu dugun lan hau.
Joku Motak
Haurrentzako jokuak
Jokuak ere oso garrantzitsuak dira gelan eta bilatuz hau aurkitu dut.
Interesgarria iruditu zait joku mota desberdinen azalpen txiki bat ematen delako eta, gainera, joku mota bakoitzaren adibide bat agertzen delako.
View more PowerPoint from teknologiak12345
lunes, 27 de febrero de 2012
Betiko Ipuinak
Teknologia berriei esker ipuinak kontatzeko era berriak agertu dira. Nik betiko eraren defendatzailea naiz,azken finean haurrekin harreman zuzenagoa lortzen baita, baina noizbehinka era hauetan ipuinak aurkeztea ere egokia eta onuragarria dela uste dut.
Hemen uzten dizkizuet ordenagailuan ikusteko ipuin tradizional bi: txanogorritxo eta hiru txerrikumeak.
Ipuinak Kontatzeko Gida
ipuinak Irakasleentzako gida
Ipuina ezinbesteko baliabidea da Haur Hezkuntzan eta haiek kontatzeko era oso garrantzitsua da haurren atentzioa lortzeko, horregatik hemen ipuinak kontatzeko aholku gehiago jartzen ditut. Bertan, aholkuaz gain ipuinak kontatzeko orduan baliagarriak izan ahal diren beste baliabide asko ere agertzen dira: ipuinaren hasiera markatzeko esaldiak, bukaera markatzeko esaldiak, esaerak, jolasak... Espero dut baliagarria eta zuen gustokoa izatea. Aroia
Ipuina ezinbesteko baliabidea da Haur Hezkuntzan eta haiek kontatzeko era oso garrantzitsua da haurren atentzioa lortzeko, horregatik hemen ipuinak kontatzeko aholku gehiago jartzen ditut. Bertan, aholkuaz gain ipuinak kontatzeko orduan baliagarriak izan ahal diren beste baliabide asko ere agertzen dira: ipuinaren hasiera markatzeko esaldiak, bukaera markatzeko esaldiak, esaerak, jolasak... Espero dut baliagarria eta zuen gustokoa izatea. Aroia
miércoles, 22 de febrero de 2012
martes, 21 de febrero de 2012
KAIXO!!
Kaixooo!!
Aroia naiz, Haur Hezkuntza magisteritzako ikaslea naiz.
Berria naiz honetan eta momentuz apur bat galduta nabil...
Nire asmoa da Blog honetan Haur Hezkuntzan erabilgarriak izan ahal diren baliabideak eskaintzea.
Ongi etorria ematen dizuet eta espero dut zuen gustokoa izatea.
Aroia.
Aroia naiz, Haur Hezkuntza magisteritzako ikaslea naiz.
Berria naiz honetan eta momentuz apur bat galduta nabil...
Nire asmoa da Blog honetan Haur Hezkuntzan erabilgarriak izan ahal diren baliabideak eskaintzea.
Ongi etorria ematen dizuet eta espero dut zuen gustokoa izatea.
Aroia.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)