Mostrando entradas con la etiqueta Irakasleak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Irakasleak. Mostrar todas las entradas

domingo, 22 de abril de 2012

Nola bukatuko da hau?

HEZKUNTZA SISTEMA PUBLIKOARI ERASO LARRIA: MURRIZKETAK MURRIZKETEN GAINETIK 
Lege Dekretuaren zain, hona hemen Hezkuntzan 3.000 milioi euro aurrezteko Wert ministroak proposatutakoa: 
Talde handiagoak: 30 ikasle Lehen Hezkuntzan eta 36 DBHn 
Ordu lektiboak gehitu: (25 ordu Lehen Hezkuntzan eta 20 Bigarren Hezkuntzan) 
Ordezkapenik ez 10 egunetan Eta abar! (Batxilergoa, Lanbide Heziketa , Lansari os...agarriak) 
Euskadi eta Nafarroako gobernuetatik orain arte jasan izan ditugun murrizketen gainetik! Ondorioak: Hezkuntza sistema publikoaren kalitateari kalte larria 
Irakasleen lan-baldintzak errotik okertzen dira berriro Irakasle lanpostuak suntsitzen dira, sektoreko interinoen artean langabezia areagotuz 
Hamarkadetako atzerakada Hezkuntzan Bitartean, 
- Erret Etxearen murrizketa bakarrik %2koa izan da
- Elizaren pribilegioak eta diru-laguntzak mantentzen dira 
- Gastu militar eta polizial zoroek eta azpiegitura erraldoietako gastuek jarraitzen dute 
- Iruzur fiskala estatuan urteko 150.000 milioi eurotan kalkulatzen du Espainiako Bankuak - … 
HEZKUNTZA ESKUMEN OSOA EUSKAL HERRIAN BEHAR DUGU! 

Kalitatezko hezkuntza jasotzea ezinbestekoa dela argi dago, eta hau txarrerago doa! Espero dugu laster konpontzea!!

domingo, 18 de marzo de 2012

Psikomotrizitatea - Aucouturier

Garapen Psikomotorea - Psikomotrizitate Gela Eta Saio Baten Garapena Aurreko sarreran aipatutako lana psikomotrizitateari buruz da, eta honen garrantzia kontutan hartuz, hau igotzea ere egokia iruditu zait. Lana Aucouturier-en metodoan oinarritu behar dut eta bertan honi buruzko datu deigarrienak ematen dira.

Haur Hezkuntzarako Proposamenak

Pasadan egunean lan baterako informazioa bilatzen nengoela hau aurkitu nuen eta oso interesgarria iruditu zitzaidan. Zuekin konpartitu nahi dut, gauza askotarako baliagarria izan daitekeela uste dut eta!

miércoles, 7 de marzo de 2012

Irakaslea izatea

Internetetik trasteatzen bideo honekin topatu naiz... Oso polita iruditu zait eta guztiz identifikatuta sentitu naiz. Horregatik hemen uzten dizuet, zuek ere, irakasle meduan, arro sentituko zaretelako eta inoiz ez ahazteko zergatik aukeratu dugun lan hau.