http://geroajclic4urte.blogspot.com.es/
Programa honekin lanean egon naiz Praktiketan eta pila bat gustatu zait. Teknologia berrien erabilera ikasten duten ehinean modu dibertigarri batean beste kontzeptu batzuk ere barneratzen dituzte.
Hemen utzitako web orrialdean batzuk daude, baina internetetik bilatuz asko eta asko aurkitu daitezke.
miércoles, 25 de abril de 2012
domingo, 22 de abril de 2012
JClic - Zenbakiak
http://clic.xtec.cat/db/jclicApplet.jsp?project=http://clic.xtec.net/projects/zenbaket/jclic/zenbaket.jclic.zip〈=eu&title=Contemos
Praktiketan Jclic Programa ezagutu nuen eta haurrentzat oso egokia iruditzen zait. Heme uzten dizuet zenbakiak ikasteko bat, baina asko daude internetetik.
Praktiketan Jclic Programa ezagutu nuen eta haurrentzat oso egokia iruditzen zait. Heme uzten dizuet zenbakiak ikasteko bat, baina asko daude internetetik.
Nola bukatuko da hau?
HEZKUNTZA SISTEMA PUBLIKOARI ERASO LARRIA:
MURRIZKETAK MURRIZKETEN GAINETIK
Lege Dekretuaren zain, hona hemen Hezkuntzan 3.000 milioi euro aurrezteko Wert ministroak proposatutakoa:
Talde handiagoak: 30 ikasle Lehen Hezkuntzan eta 36 DBHn
Ordu lektiboak gehitu: (25 ordu Lehen Hezkuntzan eta 20 Bigarren Hezkuntzan)
Ordezkapenik ez 10 egunetan
Eta abar! (Batxilergoa, Lanbide Heziketa , Lansari os...agarriak)
Euskadi eta Nafarroako gobernuetatik orain arte jasan izan ditugun murrizketen gainetik!
Ondorioak:
Hezkuntza sistema publikoaren kalitateari kalte larria
Irakasleen lan-baldintzak errotik okertzen dira berriro
Irakasle lanpostuak suntsitzen dira, sektoreko interinoen artean langabezia areagotuz
Hamarkadetako atzerakada Hezkuntzan
Bitartean,
- Erret Etxearen murrizketa bakarrik %2koa izan da
- Elizaren pribilegioak eta diru-laguntzak mantentzen dira
- Gastu militar eta polizial zoroek eta azpiegitura erraldoietako gastuek jarraitzen dute
- Iruzur fiskala estatuan urteko 150.000 milioi eurotan kalkulatzen du Espainiako Bankuak - …
- Erret Etxearen murrizketa bakarrik %2koa izan da
- Elizaren pribilegioak eta diru-laguntzak mantentzen dira
- Gastu militar eta polizial zoroek eta azpiegitura erraldoietako gastuek jarraitzen dute
- Iruzur fiskala estatuan urteko 150.000 milioi eurotan kalkulatzen du Espainiako Bankuak - …
HEZKUNTZA ESKUMEN OSOA EUSKAL HERRIAN BEHAR DUGU!
Kalitatezko hezkuntza jasotzea ezinbestekoa dela argi dago, eta hau txarrerago doa! Espero dugu laster konpontzea!!
martes, 10 de abril de 2012
Informazio eta Teknologia berriak Haur Hezkuntzan
INFORMAZIO ETA TEKNOLOGIA BERRIAK HAUR HEZKUNTZAN
Zergatik erakatsi behar dugu ikt-ren erabilera haur hezkuntzan? Behar hau ondo ulertzeko begirada bota behar diogu bizi garen gizarteari, gizarte aldakor eta aberats honi (gizarte digitala, materialista, globalizatua, irudi- komunikazio eta informazioren gizarteari).Gure inguru hurbilena ikusita, zenbat etxeetan ez daude telefonoak, telebista, argazki makina digitala, bideo kamara, ordenagailua, DVDa….?Gero eta tresneria gehiago dago eta hauei esker informaturik gaude, komunikatzen eta harremanatzen gara, esperientziak konpartitzen ditugu . Gure haurrak, txikitatik, tresna horiek erabiltzen ikasten dute, agian gu baino askoz arinago.
Egoera honen aurrean irakasleok erronka handia daukagu : gurekin dauden ikasleak gaitasun digitaletan trebatzea. Egia da eskola munduan tresneria sartu dela, baina erabiltzen da? Zertarako? nola? Gure ikasleei ondo trebatzeko zer egin behar dugun jakiteaz gain, zein nolako estrategiak erabiliko ditugun, zein baliabideak erabiliko ditugun eta nola egingo dugun ere argi eta garbi izan behar dugu.
Begirada atzera botako bagenu ikusiko genuke orain arte irakasleok izan garela erreferente nagusiak, gelako “jakintsuenak”, azalpenak, ezagutzak eta ikasketak jakinarazi dugunok, eta guzti hau lortzeko erabili ditugun euskarriak denok dakigunak izan diren, hots, testu liburuak,entziklopediak, testu idatziak,….eta nola ez, oso metodologia konduktista.
Ikasleak zeharo aspertzen dira ikastolan, guk planteatzen ditugun ekintzak egin behar dituzte, adi mantendu behar dira azalpenetan, ikasgaiak-hiztegia-kontzeptuak…. buruz ikasi behar dituzte, eta ez badute ondo egiten behin eta berriro errepikatu behar dute primeran atera arte. Nola ez dira aspertuko, ba? Lan egiteko era honetan haurren autonomia eta kreatibitatea murrizten dira.
Baina, aldatzeko garaia heldu zaigu, ezin diogu bizkarra eman errealitateari. Informazio eta komunikazio teknologiak haurrengana heldu dira eta guk eskoletan kontrolatu, landu, irakatsi, egokitu eta etekina atera behar diogu. Guzti hau egiteko metodologia eta ikasleen jarrera erabat aktiboa zein parte-hartzailea izan behar da, erabiliko ditugun tresnak adinetara egokituak , azken finean protagonistak izan behar dira.
Gure lana ezinbestekoa da, haurrak motibatu behar ditugu, baliabideak bilatu eta ahal den neurrian sortu, era eraginkorrean lan egin, egoera esanguratsuak sortu, haien akatsak onartu , hau da, erreferente izaten jarraituko dugu baina rola ezberdina izango da. Gure lana gaitasunetan oinarritu behar dugu. Hemendik aurrera ikasleen ezagutzaren prozesuan gidariak izan behar gara.
Haur hezkuntzako haurrek, teknologia eta metodologia hau erabiliz, curriculuma-n agertzen diren trebeziak lortzen hasiko dira, tresna digitalak egoera esanguratsuan erabiltzen ikasiko dute, eta honekin batera alfabetatze digitala martxan jarriko da; dena dela helburu horiek ez dira beteko momentu egokiak aprobetxatzen ez baditugu eta aukera handiak PENTSATU, IDATZI, ADOSTU, BESTEEN AURREAN LANAK AURKEZTU, ELKARLANEAN ARITU, EZTABAIDATU, EKINTZETAN PARTE HARTU ETA JOLASTEKO ematen ez badizkiegu.
Nik, behintzat horrela lan egiten saiatu naizInternetetik ibiltzen hau aurkitu dut. Guk lantzen ari gabultzan gaiari buruz ari da eta interesgarria iruditu zait zuekin konpartitzea.
Hemen uzten dizuet helbidea: http://barakaldokojardunaldiak24.blogspot.com.es/2010/10/informazio-eta-teknologia-berriak-haur.html
Ipuinak - Tartalo
Tartalo eta artzaina from pkeizagirre on Vimeo.
Vimeo-n pila bai ipuin daudela ikusi dut, hemen uzten dizuet Tartalo-rena, eta bertan sartuz pila bat gehiago ikusi ahal dituzue.jueves, 5 de abril de 2012
Marrakech-en
Online image editor-ekin editatutako argazkia uzten dizuet.
Marrakech-en ataratako argazkia da, bereziki Coran-aren eskolaren logela bateko atea da. Izugarria!
Marrakech-en ataratako argazkia da, bereziki Coran-aren eskolaren logela bateko atea da. Izugarria!
Google-eko Ekosistema Digitala
Wikipedian horrela deskribatzen da ekosistema digitala: "cualquier sistema abierto
distribuido de adaptación socio-técnico, con propiedades de
auto-organización, de escalabilidad y sostenibilidad, que está inspirado
en los ecosistemas naturales."

Google-eko produktu nagusia bilatzailea duten arren, Google hori baino askoz gehiago da, hots, interneteko beste
zerbitzu ugari ere eskaintzen ditu eta etengabe ari da zerbitzu berriak
sortzen, hala nola, Gmail, Google Video, Google Maps, AdSense, Adwords, Google Calendar,
YouTube, Blogger, Google Chrome, 3D Google Earth, Google Talk, Google+…
Google-eko kontu bat izanda aukera daukazu eskainitako teknologi herraminta guzti hauek modu errazean erabiltzeko.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)